flickr vimeo youtube twitter
mondragon
Proiektu garrantzitsuak Garapen lerroak Lankidetzak Kokapena Harremanetarako
centrostirling
 

CS Centro Stirling, S. Coop. etxerako osagaien eta azpisistemen sektorean liderra den enpresa-talde bateko I+G unitatea da. Talde horrek, bere produktuen kalitatea zaintzeaz gain, eraginkortasun energetikoa sustatzea eta etxeetan energia berriztagarriak sartzea lehenesten du, eta CS Centro Stirling, S. Coop. erakundeak, osagai eta azpisistema horien aplikazioa hedatuz, hirugarren sektorean eta industria arloan ere egiten du lan.

CS Centro Stirling, S. Coop. erakundeak bere enpresetako lantaldeetan parte hartzen du, eta merkatuaren, bezeroen, unibertsitateen eta teknologia zentroen arteko bitartekaritza lanak egiten ditu, diziplinarteko taldeak sortzeko eta produktu-garapenen merkaturatze denborak murrizteko.

CS Centro Stirling, S. Coop. erakundea ikerketa arloan eta lantaldeen gidaritzan ezagutza eta eskarmentu handiko pertsonek osatzen dugu. Hala, gure bezeroen produktuen bilakaeran eraginkortasunez lan egiteko eta dibertsifikazio-ekimenetan laguntzeko gai gara.

CS Centro Stirling, S. Coop. erakundeak Eusko Jaurlaritzaren egiaztagiria du Zientzia eta Teknologia Eragile gisa jarduteko, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide da. 2009an sortu zen Copreci, Eika, Embega, Fagor Electrónica, Matz-Erreka, Orkli eta Tajoren eskutik, betiere, I+G proiektuei erantzun bateratua emateko eta energia berriztagarrien eta etxeetako erabilera eraginkorraren esparruetan dauden sinergiak aprobetxatzeko helburuz.

   
:: News ::
Sep 2014
Javier Aranceta, director de Centro Stirling: "Están confirmados los investigadores más reputados en tecnología stirling del mundo"
Ver noticia
 
Ago 2014
La eficiencia energética se de cita en Bilbao
Ver noticia
 
Jul 2014
Nuevo video de CS Centro Stirling
Ver noticia

 


 

vimeo youtube flickr vimeo youtube twitter